ORTIZ DE ZARATE

IKER

jokularia/zuzendaria/idazlea

University of Kent at Canterburyk Arte Dramatikoan Ohorekin lizenziaturik, Ikerrek bere ibilbidea Zineman, Telebistan eta, bereziki, Antzerkian, aktore, zuzendari eta idazle gisa garatu du.

 

Madrilen, Parisen eta New Yorken Interpretazioa ikasi eta gero, Ikerrek 2005ean Gasteizko ORTZAI Arte Dramatikorako Laborategia sortu, ordutik zuzendu eta bere konpainia profesionalaren titular gisa munduan zehar bidaiatu du, bere lanak nazioarteko ospe handiko hainbat erakundek gonbidaturik antzezteko (Frantzia, Grezia, Finlandia, Kuba, Argentina, Puerto Rico, Estatu Batuak, Italia…)

De Profundis”, Oscar Wilderena, eta “¿Y ahora? Eta orain?” berak idatzitakoa, nazioarteko errekonozimendua ekarri zioten lehenengo lanak izan ziren. Baina horietaz gain, beste titulu asko antzeztu du Ikerrek bere ibilbidean zehar: “Vittoria” -berak idatzitakoa- Oscar Wilderen “Salome”, Voltaireren “Candide”, Saderen “Justine”, Beaumarchaisen “Figaroren ezkontzak”, Shakespeareren “Antony and Cleopatra”, Henry Jamesen “Azkoinaren Beste Buelta”, “Bi Emagalduren Ibilaldi Arriskutsuak” –berak idatzitakoa-, “One Land Many Faces”, Borbala Sebokek, Jean Bofanek, Dan Friedmanek eta Kim Kwang Limek idatzitakoa, Carlo Gozziren “Txori Berdea”, Tomaso Thellung de Courtelaryren “Esposti a Tutto”, Jean Anouilhen “Becket edo Jainkoaren Ohorea”, Giraudoux´s “Chailloteko Andere Eroa”… 

antzerkia

zinema

Ikerren lehenengo zinema lana Michael Winterbottomek zuzendutako “Under the Sun” (1991) filmea izan zen, protagonista gisa. Geroago, hainbat agerraldi txikiago izan du, besteak beste Carlos Sauraren “Taxi” eta “Pajarico” filmetan.

Ikerren lehenengo telebista lana BBC-ko “Eldorado” saioa izan zen, protagonista gisa. Geroago, protagonista gisa ere, Channel 4-eko “Basque Adventures” egin zuen (2000 urtean hezkuntza-saiorik onenaren BAFTA sarirako nominatua), hala nola beste hainbat lan, bestek beste “Hospital Central”, “Señorío de Larrea” edota “Calle Nueva” saioetan.

telebista

irakaskuntza

Gogo handiz irakaskuntzari begira, Ikerrek antzezle, dantzari eta musikarien entrenamendurako sistema propio duen Neumokinesia garatu eta erregistratzen zuen.

 

Ordutik hainbat tokitan -New York, Londres, Varkaus (Finlandia), Erroma, Sifnos (Grezia), Humacao (Puerto Rico), Buenos Aires, Habana…- irakasle gisa aritu da, berriro ere nazioarteko erakunde ospetsuenetariko batzuen eskuz.